SAVE THE DATE!Ekintzaileen Nazioarteko VIII. Foroa Otsailaren 23an eta 24an

 In Categoría 1, ForoCA2021

Ekintzaileen Nazioarteko VIII. Foroa bueltan da!

Otsailaren 23an eta 24an, sektoreko ezagutzaren arloko liderrak Culinary Action!-en Ekintzaileen Nazioarteko VIII. Foroan elkartuko dira birtualki.

2020 urte konplexua eta erabakigarria izan da, eta nabarmen utzi ditu sektore gastronomikoaren balio-katearen ahultasunak. Horregatik, beharrezkoa da sektorea eraldatu beharko lukeen gune komun bat sortzea. 2021eko Foroak balio-kateko eragile guztien topagunea eta langunea izan nahi du, COVID-19 delakoak sortutako krisiaren garapenean agertu diren ahulezia nagusiak indartzeko eta sistema gastronomikoaren erresilientzia hobetzeko.

Bi egunez, hainbat mahai-inguru, hitzaldiak eta gaur egungo beharretara egokitutako hamar bat tailer praktiko gastronomiaren oraina eta geroa aztertuko dituzte arlo ezberdinei erreparatuz: Teknologia eta nekazaritza, Industria, Retail-a eta Horeca. Ez huts egin!

 

Informazio gehiago webgune honetan! Adi egon!

Edo… zure izena eman!

Hazi Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Mahou-San Miguel-en babesarekin eta Gastroeconomyren lankidetzarekin.